XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hemen nolakoa zen galdetu zidan.

Neuk ahoa irekitzearekin batera berriro hitzegiten hasi zen.

Baietz, pentsatzen zuela jana ez zela hain ona izango Estatu Batuetan.

Euskalerrian bezala inon ere ez zela jaten eta hor segi zuen hitzegiten.

Alegia, gure plaentziarrak euskozentrismoaren sindromea zuen.

Esaiok frantses edo txinar bati Euskalerrian bezala ez dela inon jaten.

Aurpegira barre egingo diate.

Euskozentrismoarena edonon gertatzen da, baita hemen Estatu Batuetan ere -amerikazentrismoa.

Alabaina, neuk behintzat ezin dut jasan.

Bere buruaz hitzegiten bakarrik dakiten pertsona horiei entzutea bezala izaten da -bai, badakit txistea oso erraza dela: neu ere ene buruaz hitzegiten ari naiz.

Beraz, "Do you miss the Basque Country?" galderarekin bueltaka ibili ondoren, halako elaborazio pertsonal batera iritsi naiz.

Baina berriro ere beste anekdota bat -jakina.

Hemen ene lagun Douglas, Olivia edo Jay-ri Euskalerriaz mintzatzen natzaien bakoitzean efektu bera izaten da beti.

Alegia, ezagutzen ez duten nebulosa bati buruz mintzo banaiz ere, beti sentimendu bera geratzen zaie: guztiok elkar ezagutzen dugun komunitate homogeno tipi batetik natorrela.

Eta egia esan, Estatu Batuekin erkatuz gero erabat egia da.

Bada, benetan inbidia ematen die Euskalerriak.

Kontuan izan lagun horiek jatorri desberdinetatik (alemaniarra, eskoziarra, judu-txekiarra...) datozen mila arrazatako gurutzaketak direla.

Amerikarrek normalean ez dute lehenaldiaren zentzurik.

Orainaldi eskizofenikoan bizi dira.

Batzuetan dutxan operako aria pucciniar batzuen artean Bereterretxen Khantoria edo Atharratzeko Jauna baladak ateratzen zaizkit.